Kopako finala hurbiltzen ari da eta apurka-apurka partidaren oiartzuna hazten ari da eta aurreko jardunaldiak Romaredako partidaren inguruko interesa pizten hasi dira. Gure taldea ilusioz beteta dago, eta nahiz eta oraindik ligako partida bat geratzen den finalari ekin aurretik, bistan da begiradak Zaragozara jotzen dutela.
Garbiñe Etxeberria eta Nerea Eizagirre, Euskal Telebistako ekitaldi baten baitan, baikor agertu dira FC Barcelonaren aurkako neurketari begira.